Gure ikusmena

GrabaSonic musika hainbat esparruetatik ulertzen duen zentroa da; bai aisialdi  gisa, edo sozializazio tresna moduan, baita etorkizun profesionala sustatzeko helburu bezala ere.

Hainbat arte mota fusionatzen, bide berriak  sortzen goaz; beti ere, gaur egungo gizarte eta kultura beharrizanak asetuz.

Grabasonic gazteentzako eta helduentzako elkargunea da. Bertan, beraien egonezin sortzaileak gara ditzakete,  helburu berriak aurki ditzakete eta berrikuntzarako leku bat topatuko dute.

 

GU

“Team Grabasonico” izeneko ekipoa gara, musikaren amoranteak eta urte askotan zehar ikasitako guztia zuekin konpartitzeko irrikitan gaude.

Berangon (Bizkaia) gaituzu; aparkaleku handia dago eta garraio publikoan etorriz gero, autobusa eta metro geltokia minutu esksetara daude.

GURE LANA

 

Gaur egungo momentu soziala eta kulturala ezagutu eskero, gizarteratzeak duen garrantziaz kontziente gara; hortaz, nerabeak musika tresna gisa erabiltzea dugu helburu. Horretarako, teknologia berriak, kulturarekin, adiskidetasunarekin, sormenarekin, etab. konbinatzen dituzten jarduera batzuk asmatu ditugu.

Gainera, musikak honako onurak eskaintzen dizkigu: arreta eta kontzentrazioa indartzen ditu, memoria eta sormena areagotzen ditu, trebetasun  motorak eta erritmikoak garatzen laguntzen du, bakoitzarekiko segurtasuna eta gizanteratze erraztasuna areagotzen ditu eta estresa murrizten du.